XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baita kontrajarriak diruditen jokaerak ere ikusten zituen frankotan Jainko eta Haren ordezkarien artean.

Eta hau da kontua: Jainkoak gauza bat eta Haren lekuan dagoenak beste bat esaten bazion, ez zuen hura egingo, beste hau baizik.

Egiazko mistiko jatorren ezaugarria izan da hau beti.

Esan gabe doa Elizagandik Sorazuk onik eta onurarik hartu zuela.

Azken finean Elizagandik hartu zuen Kristo eta kristau fedea eta bizia.

Baina Elizaren ordezkariengandik gorriak ere ikusi behar izan zituen frankotan.

Kasu bat edo beste aipatzeko, Jainkoaren aginduari jarraituz, proposatzen dio apaiz bati bere arimako Zuzendari izatea, eta hark baietz, baina gero emandako hitza jan.

(Ikus Autob. 163).

Eta gogoratu baizik ez dago bigarren Zuzendariak pasarazi zizkionak edoeta Apezpikutegitik heldu zitzaizkion agindu zorrotzak.

Harridurazko hitzak behin baino gehiagotan ateratzen zaizkio lumara, Jainkoak beraren alderako dituen bideak ulertezinak balira bezala.

Ez zen gutiagorako.

Jainkoak eskaturik hartzen du Hark adierazitako Aita, eta gero, zer da eta, Jainkoaren izenean dagoenak, Aita hura kentzen!.

Zer da hau?.

Honelako ateraldiak badira, bai, Sorazuren idazkietan, baina zalantza eta tentaldi batzuk gorabehera, ez da hargatik kantituko.

Fedea ateratzen da beti gailen.

Abadesa-karguko ardurak behar bezala burutzeko, Eliz legedia ezagutzen ahalegindu zen.

Elizaren liturgiari Eukaristia, Orduen liturgia, Penitentziako Sakramentua etab. oso atxikia izan zen beti.

Mojei egiten zizkien hitzaldiak Liturgi-aldi eta festaburuei zegozkienak izaten ziren.

Eskritura Saindua eta Kristau Dotrina estimazio handitan zituen, etab.